XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jende guztiak uste eban erregearen alabea mutil arrunt eta erbesteko bategaz ezkontzen zala, nire aitak ere bai, baina nik neuk ez ostera.

Peru ez zan mutil arrunt bat. Itxuraz, lerdena eta majoa, bihotzez urregorrizkoa eta odolez, Santimamiñeko arbasoen odolekoa.

Hau azken hau neuk bakarrik nekian. Ezkondu eta gero, alkarregaz pasatu genduzan egun batzuk. Badakizu, ezkonbarriak ezkonbarrien kontuak eta hori guzti hori.

Egunak eguna dakarrenez, Peruri itsaso handietara joateko tertzioa etorri jakon eta tamal handiz erdibitu behar genduzan gure bihotzak, itsasoko haronakoa egin arte.

Perugaz batera, eskoziar barku bat ere bajoian, bizkaitarrekaz bideak ikasteko hain zuzen ere.

Barkurarte lagundu neutsan Peruri eta azken besarkada emoterakoan, Peruk, atara bere samako esbastika eta nirean jarri eban, oraintxe daukadan lekuan.

Egunak joan, egunak etorri, eta Peru ageri ez. Ni ostera, ernari. Aitari ere ez neutsan esan, ardura gehiago emon ez egiteko.